Ikasturte osoa bertsogintzan aritu ondoren iritsi da unea ikasi duguna erakusteko. Bertsolari trebeak bihurtu gara , ikus ezazue…

5. maila bukatzen ari gara eta hori ospatzeko Irri Sarrira joan gara 2 egunetarako. Bikain ibili gara . Zenbait lekutan tximinoak bezala arborismoan eta tirolinan, dantzari trebeak garela ere erakutsi dugu , baina garrantzizkoena denon artean osatzen dugun talde bikaina eta gure arteko elkartasuna izan da.

Hiruhilabete honetan olerkigintzan aritzen ari gara. Olerkiak errezitatu, asmatu … gure sentimenduak adieraziz. Idazle bikainak eginak gaude.

Arazi taldeak antolatzen duen ekintza honetan parte hartu dugu. Goiza hotza izan arren, Zumaiako alde zaharrean gora eta behera ibili gara eta baita berotu ere. Algorri interpretazio zentroa, San Perdro Eleiza, Ubillos Jauregia, San Juan iturria eta alboko kaleetan zehar ibili gara txoko guztien historian murgilduz. Oso ondo pasa dugu eta baita bikain ikasi ere!

Urtarrilaren 21ean, LH 5.mailako 36 ikasle eta guraso, Reala eta Celtaren aurkako norgehiagoka ikustera joan ginen. Lau ikasle, Irati Somarriba, Ibai Etxabe, Maitane Narbaiza eta Telmo Azkue, Realeko jokalarien eskutik irten ziren futbol zelaira. Giro ederrean, nahiz eta Realak garaipenik ez lortu, gustora itzuli ginen Zumaiara. Ea hurrena ere, gurasoentzat bereziki, horrelako txango bat antolatzen dugun gurasoak haurrak baino gustorago ibili baitziren!!