Urtarrilaren 17an, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak protagonista handiak izan ziren Zubietan ospatu zen Amets Bateko jardunaldi berrian. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsu honi esker, Beasaineko Alkartasuna Lizeoko, Amezketako Zumadi Eskolako eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko 159 ikaslek primeran pasatzeko aukera paregabea izan genuen.

Eguraldia lagun, asko gozatu genuen Zubietako gune desberdinak ezagutzen, Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusten, Zubietako Garatu pisuan jolasten eta lehen taldearen entrenamendua ikusten. Gainera, lehen taldeko jokalariak diren Toño atezaina eta Nahikari Garciarekin une atsegina pasatzeko aukera izan genuen. Galderak egin aurretik, guk, kopla polit batzuk abestu genizkien bi txuri-urdinei. Ondoren, galderak egin eta haien sinadurak lortu eta gelaka argazki bat atera genuen bi jokalariekin. Baina dibertsioa ez zen hemen amaitu, arratsaldean, talde osoa Donostiako Aquariumera gerturatu ginen eta bertan itsas-mundua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Gainera, hilaren 21ean, Anoetara joango gara Celtaren aurkako partida ikustera. Dudarik gabe, esperientzia paregabea suertatu zitzaigun.

 

Tutoretza saioetan emozioetan murgildu gara. Izendatu ditugu eta orain badakigu hamar direla: TRISTURA, HASERREA, BELDURRA, NAZKA, ERRUA,  ZIURTASUNA, POZA, KURIOSITATEA, MIRESPENA eta SORPRESA. Ez daudela emozio onak eta txarrak ere ikasi dugu, denak beharrezkoak direla baizik.

Pasa den urriaren 11ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, ‘Go!azen‘ telesailaren denboraldi berriaren aurreestreinaldia ikustera joan ginen Gasteizeko Europa Jauregira.

Laboral Kutxak, estrenaldia ikusteko zozketa bat egin eta gure ikasle den Amaia Alcantarari egokitu zitzaion. Horrela, 5.mailako 2 gelak, Gasteiza joateko aukera izan genuen.

Go!azenen‘ lehenengo kapitulua ikusteaz gain, aktoreekin argazkiak atera eta sinadurak ere lortu genituen. Ondoren, Prado parkera joan ginen bazkaltzera eta pixkat jolastu eta gero, poz-pozik Zumaiara itzuli ginen.

 

Tutoretza saioan identitateari buruzko dinamika bat egin dugu. Nola ikusten dut nere burua? Nola sentitzen naiz?…

Ausnarketa polita izan da eta gure sentimenduei izena jartzen ikasi dugu.

Hasi gara dagoeneko hainbeste gustatzen zaigun proiktua martxan jartzen.  Aurkezpenak egin ondoren, lanari ekingo diogu. Ederki arituko gara irakurketan  gure laguntxo berriekin.

Hilabete honetan deklamazio lanketan aritu gara. Olerki ugari irakurri eta idatzi ditugu. Ona hemen horien adibide batzuk.

Txanelako 4.gaian, elikagaiak eta elikagai motak landu ditugu. Proiektu modura errezetak egin ditugu eta gugatik hasita ea norbait gehiago animatzen den sukaldean magia egiten. Neska ala mutil, heldu ala gazte, jantzi amantalak eta eragin eskuak eta buruak!! On egin!!

Euskara arloan landu dugun proiektua egunkariaren edizioa izan da: berriak, elkarrizketa, erreportajea, iritzi artikulua… Lan asko egin dugu talde elkarreraginean eta honako hau da horren emaitza.