Pasa den maiatzaren 28an, Maria eta Jose Ikastxeko aretoan, ikasturteari amaiera emateko bertso saioa izan genuen. Bertan, Zumaiako ikastetxeek hartu genuen parte eta guri soldadu izatea egokitu zitzaigun. Jarraian dagoen bideoan duzue ikusgai gure bertso sorta. Ea gustukoa duzuen!!

Ikasturtea hasi den honetan, Gu ere bertsotan proiektuarekin ere hasi gara. Kasu honetan, bi urteko proiektua izango da eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariarekin arituko gara errimak, doinuak, koplak eta bertsoekin jolasean. Asko ikastea espero dugu eta lehenego saioan, agur gisa, Iñakiri bertso bat kantatzeko eskatu genion. Hona hemen guri eskeinitako bertsoa.

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi. Orion jaio zen 1981.urtean. Orioko Ikastolako Bertso-eskolan hasi zen bertsotan. Gero Zarauzko Etxebeltzen eman zion jarraipena. Ordutik Gasteiz, Itziar, Antzuola eta Orio bertako Errikotxia bertso-eskoletatik pasa da, zeregin desberdinetan.

Hamaika Bertute bertsolari-gazteen mugimenduan parte aktibo izan da hainbat urtez. Gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean dabil lanean, irakasle eta bailara-eragile gisa, Gu ere bertsotan proiektuaren barruan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak:

Bat-bateko sariketak
Aizkorpe saria 2004: finalista
Orixe Saria 2005: finalista
Orixe Saria 2009: 2.
Bagare Saria 2002: 2.
Lizardi Saria 2002: 1.
Osinalde 2002: finalista
Osinalde 2003: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Basarri saria 2000 : 2. saria
On Manuel Lekuona saria 2000 : 2. saria
Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak:

“Gabon Gasteiz”. Arabera, 2000.
Argitaratutako grabazioak
Bi Bala musika-taldearekin Wasabi diskoa argitaratu genuen 2014an.