Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko taberna batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da.

 

Azaroaren 13an, LH 5. mailako ikasleak Azpeitira joan ginen egun pasa. Goizean,  Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkian izan ginen ikasle moduan  antzerkia eta dantzak ikusiz. Eguerdi partean berriz, Corrado Masacci italiarraren Txontxongiloen ametsak erakusketa ikustera joan ginen. Txontxongiloak erakusteaz gain, horietaz gozatzeko aukera eskaini zigun artista italiarrak eta harri eta zur geratu ginen txontxongiloekin.

Azkenik, bazkaldu eta jolastu ondoren, berriro autobusa hartu eta Zumaiara itzuli ginen.