Pasa den urriaren 11ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, ‘Go!azen‘ telesailaren denboraldi berriaren aurreestreinaldia ikustera joan ginen Gasteizeko Europa Jauregira.

Laboral Kutxak, estrenaldia ikusteko zozketa bat egin eta gure ikasle den Amaia Alcantarari egokitu zitzaion. Horrela, 5.mailako 2 gelak, Gasteiza joateko aukera izan genuen.

‘Go!azenen‘ lehenengo kapitulua ikusteaz gain, aktoreekin argazkiak atera eta sinadurak ere lortu genituen. Ondoren, Prado parkera joan ginen bazkaltzera eta pixkat jolastu eta gero, poz-pozik Zumaiara itzuli ginen.

Aste honetako kanta Pello Joxepe da.  Pello Joxepe, Nafarroako euskal kanta herrikoia da, bertsio bi dituena. Paco Ibañezek abestutako kanta honen bertsio baten doinua oinarritzat hartuz 1967an Naomi Shemer abeslari israeldarrak bere Jerusalem urrezkoa abesti ospetsua sortu zuen.

Aste honetan aukeratu dugun kanta “alferraren astea” da. Abesti hau Oskorri taldeak egina da eta gu, ikasle garen aldetik, primeran datorkigu!!

Iupi!! Hasi gara irakurle lagunekin!! Gogo biziz gaude Lehen Hezkuntza lehenengo mailako ikasleei irakurketan aurrera pausoak ematen laguntzeko. Urritik-maiatza bitartean astero bilduko gara ostegunetan eta ondo pasatzeaz gain, asko ikastea da gure helburua.

 

Ikasturtea hasi den honetan, Gu ere bertsotan proiektuarekin ere hasi gara. Kasu honetan, bi urteko proiektua izango da eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariarekin arituko gara errimak, doinuak, koplak eta bertsoekin jolasean. Asko ikastea espero dugu eta lehenego saioan, agur gisa, Iñakiri bertso bat kantatzeko eskatu genion. Hona hemen guri eskeinitako bertsoa.

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi. Orion jaio zen 1981.urtean. Orioko Ikastolako Bertso-eskolan hasi zen bertsotan. Gero Zarauzko Etxebeltzen eman zion jarraipena. Ordutik Gasteiz, Itziar, Antzuola eta Orio bertako Errikotxia bertso-eskoletatik pasa da, zeregin desberdinetan.

Hamaika Bertute bertsolari-gazteen mugimenduan parte aktibo izan da hainbat urtez. Gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean dabil lanean, irakasle eta bailara-eragile gisa, Gu ere bertsotan proiektuaren barruan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak:

Bat-bateko sariketak
Aizkorpe saria 2004: finalista
Orixe Saria 2005: finalista
Orixe Saria 2009: 2.
Bagare Saria 2002: 2.
Lizardi Saria 2002: 1.
Osinalde 2002: finalista
Osinalde 2003: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Basarri saria 2000 : 2. saria
On Manuel Lekuona saria 2000 : 2. saria
Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak:

“Gabon Gasteiz”. Arabera, 2000.
Argitaratutako grabazioak
Bi Bala musika-taldearekin Wasabi diskoa argitaratu genuen 2014an.

Astero-astero talde bakoitzak euskal abesti bat aukeratuko du eta bere letra eta bideoa blogean argitaratuko ditu. Astean zehar, beste ikasleek ere aukera izango dute abesti hori ikasteko eta astelehenean denok batera kantatuko dugu aukeratutako abestia.

Horrela, urtean zehar, euskal kantari ospetsuak bihurtuko gara.

Aste honetako kanta, Goazen telesaileko “Euskararen txantxangorria da. Ea gustuko duzuen!!