Kultura erlijiosoari Hindu ospakizun batekin eman diogu amaiera: RAKSHA BANDHAM.
Hindu aldare bat prestatu ondoren RAKHIAK ( adiskidetasunaren pultsera) banatu ditugu maitasungrama batekin batera.
Irakurle lagunari aurtengo agurra emateko aprobetxatu dugu. Bukaera emateko hinduen dantzetaz disfrutatu dugu.

Ikasturte honetan bertsolaritza landu dugu eta ikasitakoaren emaitzak maiatzaren 30eko bertso saioan ikusi ziren. Gaia ” HERRIALDEAK” eta gurea Maroko izan zen. Gure bertsoen bidez lurralde hau hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, bere hizkuntza, erlijioa, ohiturak….

Elikagaien gaiari bukaera polit bat emateko “Hamaiketako osasungarria” proiektua burutu dugu. Bertan, gaian ikasitako guztia aplikatu dugu:errezetak nola idazten diren, nolakoa izan behar den gure elikadura… Ondo pasatzeaz gain gure sabelak bete-bete eginda bukatu du.

Hemen gure gelan idatzi ditugun errezetak. Digestio aparatua ikasi, elikagai mota desberdinak aztertu eta pintxo dastaketa egin ondoren, errezeta gozoak idatzi ditugu eta zuek presta ditzakezue . On egin!

Adin honetan joan-etorrietarako ohiko garraiobidea bizikleta denez, programa honen helburua bizikleta-istripuak prebenitzea da. Bertan, segurtasun pasiboa eta kaskoaren erabilera arduratsua lantzen da.

Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak…
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

korrika17

Hitanoa gela barruan landu ondoren, kaleko ekintza burutu dugu.
Hauek dira eginiko kartelak.

denboraren bila 5a
Otsailaren 1ean Denboraren bila jarduera jarraituz, Zumaiako historiari loturiko hainbat bitxikeria ikasi ditugu: Noiz sortu zen gure herria, nola eta noiz eraiki ziren Zumaiako elizak eta kaleak… Goiz dibertigarria izan da!!!