Egunkariak irakurri ondoren,  albisteak, entrebistak egin eta iritzi-artikuluak  idatzi ostean,  hemen gure berriak.

 

Azaroaren 21ean, Amets Bati esker, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintzan parte hartzeko aukera izan dugu.

Goizeko hamarrak aldera, iritsi gara Zubietara eta bertan, zenbait taldeetan banaturik, instalazioak bisitatu ditugu. Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusi eta bertako monitoreekin antolatutako jolasetan aritu gara.

Jolasak bukatu ondoren Ane Etxezarreta eta Sandro jokalariekin solasalditxo bat izan dugu. Zubietako bisita bukatzeko bi jokalariekin argazkia atera dugu.

Hau gutxi balitz, eta egun eguzkitsu eta zoragarriari bukaera emateko Donostiako Aquariumera joan gara.

Eskerrik asko Reala!

Hemen bideoa ikusteko aukera dugu baina benetako lana bideo honetara iristeko lanketa izan da. Xabiri esker, musika orduetan abestia ikasi, entsaiatu, argazkiak atera eta Gabon jaialdiko emanaldia izan zen.

Benetan lan polita egin duguna denon artean.

Kultura erlijiosoari Hindu ospakizun batekin eman diogu amaiera: RAKSHA BANDHAM.
Hindu aldare bat prestatu ondoren RAKHIAK ( adiskidetasunaren pultsera) banatu ditugu maitasungrama batekin batera.
Irakurle lagunari aurtengo agurra emateko aprobetxatu dugu. Bukaera emateko hinduen dantzetaz disfrutatu dugu.

Ikasturte honetan bertsolaritza landu dugu eta ikasitakoaren emaitzak maiatzaren 30eko bertso saioan ikusi ziren. Gaia ” HERRIALDEAK” eta gurea Maroko izan zen. Gure bertsoen bidez lurralde hau hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, bere hizkuntza, erlijioa, ohiturak….

Elikagaien gaiari bukaera polit bat emateko “Hamaiketako osasungarria” proiektua burutu dugu. Bertan, gaian ikasitako guztia aplikatu dugu:errezetak nola idazten diren, nolakoa izan behar den gure elikadura… Ondo pasatzeaz gain gure sabelak bete-bete eginda bukatu du.

Hemen gure gelan idatzi ditugun errezetak. Digestio aparatua ikasi, elikagai mota desberdinak aztertu eta pintxo dastaketa egin ondoren, errezeta gozoak idatzi ditugu eta zuek presta ditzakezue . On egin!