Isabel, gure Gaztelerako irakaslea, jubilatzen da eta bere omenez berak ekarritako pastak jan genituen eta musika entzun genuen.
Gure artean emandako saioak eta gurekin egin duen lana bihotzez eskertuz opari batzuk eman genizkion eta besarkadak ere izan ziren.
Muxu handi-handi bat Isabel! Etorri bisitan bada ere!

isabel

Txanela liburuko 1. gaia Unibertsoa izan da eta asko ikasteaz gain plastika orduan gure unibertsoa egiteko aukera izan dugu. Ea zuen gustokoak dituzuen gure lanak.

Urrian hasi ginen LH 1.mailakoekin Irakurle Lagun lantzen eta, nahiz eta orain argitaratu bideoa zenbait lan egin ditugu elkarrekin: argazkiak atera, ipuinak irakurri, disosauroen fitxa bete… Lanari hasiera eman diogu eta hemendik aurrera gehiago egitea espero dugu.