Kultura erlijiosoari Hindu ospakizun batekin eman diogu amaiera: RAKSHA BANDHAM.
Hindu aldare bat prestatu ondoren RAKHIAK ( adiskidetasunaren pultsera) banatu ditugu maitasungrama batekin batera.
Irakurle lagunari aurtengo agurra emateko aprobetxatu dugu. Bukaera emateko hinduen dantzetaz disfrutatu dugu.

Ikasturte honetan bertsolaritza landu dugu eta ikasitakoaren emaitzak maiatzaren 30eko bertso saioan ikusi ziren. Gaia ” HERRIALDEAK” eta gurea Maroko izan zen. Gure bertsoen bidez lurralde hau hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, bere hizkuntza, erlijioa, ohiturak….