Isabel, gure Gaztelerako irakaslea, jubilatzen da eta bere omenez berak ekarritako pastak jan genituen eta musika entzun genuen.
Gure artean emandako saioak eta gurekin egin duen lana bihotzez eskertuz opari batzuk eman genizkion eta besarkadak ere izan ziren.
Muxu handi-handi bat Isabel! Etorri bisitan bada ere!

isabel

Txanela liburuko 1. gaia Unibertsoa izan da eta asko ikasteaz gain plastika orduan gure unibertsoa egiteko aukera izan dugu. Ea zuen gustokoak dituzuen gure lanak.

Urrian hasi ginen LH 1.mailakoekin Irakurle Lagun lantzen eta, nahiz eta orain argitaratu bideoa zenbait lan egin ditugu elkarrekin: argazkiak atera, ipuinak irakurri, disosauroen fitxa bete… Lanari hasiera eman diogu eta hemendik aurrera gehiago egitea espero dugu.

Gaur,  azaroren 25ean , emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta , hainbat jardueratan parte hartu dugu. Lehen Hezkuntza 5. mailan neska eta mutilen arteko errespetoa bultzatzen saiatzen gara. Hemen gure hormirudia.

tratu-onak

Munduan zehar erlijio ezberdinei dagozkien tenpluen ezaugarriak ikusi ondoren honako aurkezpen eder hauek egin ditugu.

Arte-hezkuntza lantzerakoan bi gauza desberdin egin ditugu. Alde batetik, zenbait euskal-eskultore ezagutu, Juio Beobide, Inazio Zuloaga,Jorge Oteiza, Eduardo Txillida eta Nestor Basterretxea, besteak beste. Eta bestetik, hauen artelanak hausnartu ondoren eta erabiltzen zuten materiala ( buztina,harria,burdina, hormigoia…) horretatik abiatuz geure eskulturak egin ditugu marrazkien bidez.