Kultura erlijiosoari Hindu ospakizun batekin eman diogu amaiera: RAKSHA BANDHAM.
Hindu aldare bat prestatu ondoren RAKHIAK ( adiskidetasunaren pultsera) banatu ditugu maitasungrama batekin batera.
Irakurle lagunari aurtengo agurra emateko aprobetxatu dugu. Bukaera emateko hinduen dantzetaz disfrutatu dugu.

Pantxo eta Peioren bideoan kantu ederra entzun dezakezue.

GALERIANOAREN KANTUA

Kantatzera nihazu alegera gabe,
ez baitut probetxurik, tristaturik ere;
nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe,
sekulakotz galerak enetako dire.

Mila zortzi ehun ta hamabortzgarrena,
ni Ahazparnen preso hartu nindutena;
Plumagaineko premu, orok dakitena,
galeretan higatu beharko naizena.

Ala, zorigaitzeko premu izaitea!
Harek eman baiteraut betikotz kaltea;
aitari galde eginik sortzeko partea,
galeretan eman nau, hauxe duk dotea!

Ene aita da gizon kontsideratua,
semia galeretan du segurtatua;
nun-nahi otoitzean, belaunikatua,
saindu iduri, debru madarikatua!

Ene lehen ikusia, Kadet Bordaxuri
Fagore bat banuke galdatzeko zuri:
Ongi adreza zaite ene arrebari
Ene saltzeko zonbat ukan duen sari?

Aita aitzinean ta arreba ondoko
Osaba burjes hori diru fornitzeko
Ez ordian enetzat bost sei liberako
Galeretan bederen leher egiteko!

 

Ingurune arloan 4. unitate didaktikoari eta proiektuari amaiera emateko pintxo dastaketa prestatu genuen. Taldetan pintxo goxoak prestatu, azalpenak eman, bideoak grabatu eta nagusiena , jaki goxo horiek dastatu. Bukaera bikaina.

Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak…
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

korrika17

Elikagaiak eta mantenugaiak ikasi ondoren , hau da, proteinak, karbohidratoak, koipeak, bitaminak… Hemen dituzue guk idatzitako menuak.

Gure gelara neska berri bat Brasildik etorri da eta oso pozik gaude, oso irribarre polita du eta gure lagun berria da!

inae