Aste honetako bi egunetan kontsumo tailerretan parte hartu dugu. Horietan publizitatearen eragina gure kontsumoan aztertu dugu eta iragarki bat sortu dugu. Bigarrenean, aldiz, elikadura eta jaten ditugun elikagaien osagaietaz informazioa jaso dugu. Bukatzeko patatak jan ditugu!!
CIMG5433

Kaixo lagunok.
Dagoeneko, ikasturte berria hasi egin da eta gu jadanik seigarren mailan gaude.
Aurten hauxe izango da gure bloga eta bertan eskolako hainbat konturen informazioa jarriko dizuegu eskura: gure irteerak, gelako lanak, gure argazki eta bideoak…