Ostiralean, hilak 18, 6. mailako ikasleok Bilboko Gabonetako Parkera (PIN) joan ginen.
Bertara joan baino lehen Bizkaiko Zubia ikusi eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen metalezko egitura eder hartan argazki batzuk atera genituen.
Ondoren parkean sartu eta ia ez genuen atsedenik hartu egunean zehar, batera eta bestera ibili eta benetan gozatu genuen. Hango barraketan ibili eta tailerretan eta jardueretan parte hartu ondoren, neka-neka eginda baina pozik Zumaiara bueltatu ginen.

Munduan zehar erlijio ezberdinei dagozkien tenpluen ezaugarriak ikusi ondoren honako aurkezpen eder hauek egin ditugu.