Hitanoa gela barruan landu ondoren, kaleko ekintza burutu dugu.
Hauek dira eginiko kartelak.

Otsailaren 1ean Denboraren bila jarduera jarraituz, Zumaiako historiari loturiko hainbat bitxikeria ikasi ditugu: Noiz sortu zen gure herria, nola eta noiz eraiki ziren Zumaiako elizak eta kaleak… Goiz dibertigarria izan da!!!

denboraren bila

Isabel, gure Gaztelerako irakaslea, jubilatzen da eta bere omenez berak ekarritako pastak jan genituen eta musika entzun genuen.
Gure artean emandako saioak eta gurekin egin duen lana bihotzez eskertuz opari batzuk eman genizkion eta besarkadak ere izan ziren.
Muxu handi-handi bat Isabel! Etorri bisitan bada ere!

isabel

Gure gelako Angelina Eibarrera doa, baina laster bueltatuko da. Gurekin egon den unetan oso pozik egon gara berarekin. Bere irrifarrea eta izakera atsegina dira bere ezaugarriak eta etorri zenetik gure lagun handia izan da.
Hona hemen bere omenez egindako bideoa.

Gaur,  azaroren 25ean , emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta , hainbat jardueratan parte hartu dugu. Lehen Hezkuntza 5. mailan neska eta mutilen arteko errespetoa bultzatzen saiatzen gara. Hemen gure hormirudia.

tratu onak

 

Ostiraletan jolasordua eta gero, gure 1. mailako lagunekin irakurketa saioak eta jarduera bereziak egiteko elkartzen gara. Hauek dira gure adiskideak!

Bideo honetan 1. unitateari loturiko kanta ederra ikasi eta entzuteko aukera daukagu. Izarren hautsa (Mikel Laboa).